2013/11/11

MUGIKORREN PINak ZELATATZEKO SISTEMA BERRIA, AURREKO KAMERA ETA MIKROFONOAK ERABILIZ.

Gaizki zabiltza usten baduzu pasahitz luzeak erabiliz ez duzula inongo arriskurik zure mugikorrean. Segurtasuna, eten gabean "dantzan" dabil sarean, horren adierazgarri dira, etengabeko segurtasun partxeen ezarpenak. Cambridge-eko Unibertsitateak era esperimental batean garatu du aplikazio bat, erakutsiaz nola jakin daiteken edozein mugikorren PIN zenbakia. Horretarako, mugikorraren kamera eta teklatua zapaltzerakoan sorrarazten duen hotsa erabiliz.
Usando dos smartphones



Egia da, azkenaldiko generazioko mugikorra izateak, segurtasun ahuldadeak gutxitzen dituela. Hala ere. tamalez jende gehiegi dabil munduan zehar, zure/gure datuak lapurtzeko asmoz beterik. Horretan aritzeko nahitaezkoak dituzte pasahitzak lortzea. Pasahitzen jabe eginik gure identitatea digitalaren jabe egiten dira. Horrela pasahitzaren jabe direnaren itxuran, sarrerak irekiak geratzen zaizkie gure kontu askotara, banketxe, denda digital, etab... irudika ditzakezuen emaitzekin. Karakter asko dituzten pasahitzak segurtasuna handitzen dute. Tamalez hala ere ez da irtenbide ziur-ziurra. Gaur dakarkigun ikerketak erakutsiko digun bezala.
PIN Skimmer” izeneko aplikazio prototipo bat garatu dute, Android sistemakoa non asma ditzake PIN zenbakia oso denbora laburrean. Aplikazioak bigarren plano batean egiten du lan, aurreko kameraren eta mikrofonoaren kontrolak bereganatzen du. Era honetan, sarean gako bat sartzea tokatzen zaigunean, teklatuak egiten duen hotsa jasotzen du. Teklen hotsak identifikatuz batetik eta bestetik kamerarekin ikusten gaitu zein aldetara begiratzen ari garen, logikoki sakatzen ari garen tekla aldera. Esperimentua Samsung Nexus S, eta Samsung Galaxy S III ekin burutu zen. Emaitza benetan kezkagarria izanik.
Lau zenbakiko PINa, %30an lapurtu izan da bi saiakerekin, eta %50an 5 saiakerekin. Pasahitza 8 karakteretara handituz, %45etan irekia izan da 5 saiakerekin eta %60an hamar saiakeran. Pasahitza asmatzea asko zailtzen da hizkiak edo beste sinboloak erabiliz. Ikerketaren emaitza benetan kezkagarria da, gainera, ikerlariek ez dute asmatzen nola ekidin sistema hau. Momentuzko, irtenbide bezala kamera eta ahotz-gailua blokeatzea da, mugikorrak gakoren bat eskatzen digun unean. 
Zer iruditzen zaizu hau guztia? Ez al zaizu harrigarria egiten ikerlariek horrelakoak egiten aritzea? Edo, eskertzekoa iruditzen zaizu, horrela, arazoei aurre hartzen zaielako?
(2013-11-10): http://xombit.com/2013/11/averiguar-pin-camara-microfono

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina